“Oriol Arlote” bilduma

oriol1

Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Argitaletxea: IBAIZABAL
Argitalpenaren data: 2015
ISBN: 9788483946664

Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak!», «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate.
Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten.
Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango. Nire lagun Lisekin nagoenean, ez dago oztopo gaindiezinik! Nire familia pixka bat eramanerrazagoa izango balitz, zeruan egongo nintzateke!
ESKERRAK PLAN BAT BURURATU ZAIDAN…


oriol2

Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Argitaletxea: IBAIZABAL
Argitalpenaren data: 2015
ISBN: 9788483947081

Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik!
Hau amorrua! Marrazki bizidun bat izango banintz, hodei beltz bat izango nuke buru gainean; begietatik, tximista gorriak aterako litzaizkidake; belarrietatik, txinpartak; eta sudurzuloetatik, sufre koloreko lurruna, denak zur eta lur uzteko modukoa.
MUNDUAN EZ DAGO EZ ESKUBIDERIK EZ JUSTIZIARIK!


110068_Cub_OperacioRescat_ib.indd

Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Argitaletxea: IBAIZABAL
Argitalpenaren data: 2015
ISBN: 9788491060376

Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea. Ez nazazu haien aurrean gaizki utzi, ikus dezatela hemengoak jatorrak garela. Ez jan ahoa irekita eta ez egin korrokadarik mahaian. Puzkerrik ere ez bota». Anaia agurtzean, esan dit: «Ez itzuli, arrautza oskol!».
Eta hala, familiaren maitasunaz beteta, poz-pozik noa Anselmekin eta Lisekin, gure abentura handiari ekitera.
HEROIAK IZANGO GARA!


116447_Cub_Oriol4_CreuerParadis_ib.indd

Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Argitaletxea: IBAIZABAL
Argitalpenaren data: 2016
ISBN: 9788491062035

Amak itsas bidaia bat irabazi du gure familiaren osasuna arriskuan jarri ostean: oso zaila da eskabetxeko berberetxoen patearen 500 etiketa biltzea, baina are meritu handiagoa du hori jateak, benetan! Eta amak dioenez ez dela janaririk bota behar…
Ozta-ozta atera gara bizirik, eta, ospatzeko, Paradisu itsasontzian bidaia bat egingo dugu.
Luxuzko sei egun, DENA BARNE! Guztia prest dugu… AMETSEZKO ITSAS BIDAIARA JOATEKO!!!


oriol5

Egilea: Eva Santana
Irudiak: Jaume Bosch
Argitaletxea: IBAIZABAL
Argitalpenaren data: 2016
ISBN: 9788491062431

Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean. Ez nekien oso ondo zer gertatzen zen, baina, bat-batean, ikaskide guztiak jauzika eta oihuka ikusi nituen nigana etortzen. Neskek gainera salto egin eta musu eman zidaten. «Aupa! AUPA! ONENA ZARA!!!», oihukatzen zuten. Lisek ere musu eta besarkada bana eman zizkidan, eta ikaskideek bizkarrean hartu eta jolastoki osotik eraman ninduten, oihu artean: «PIN, PAN, PUN, BELARRILUZE TXAPELDUN!».