Zeliakoen eguna. Mercadonan egunero

Zeliakoen eguna. Mercadonan egunero

2023ko maiatzaren 16a
  • Glutenarekiko intolerantziak edo elikagai-alergiak dituzten “Nagusi”ekiko (bezeroekiko) konpromiso sendoa du Mercadonak, eta egunero erakusten du konpromiso hori duela 23 urtetik.
  • Konpainiak zeliakoentzako egokiak eta eskuragarriak diren 1.550 produktu baino gehiago eskaintzen ditu bere linealetan; urtetik urtera gehiago, gainera

Maiatzaren 16an, Mercadonak bat egin du Zeliakoen Nazioarteko Egunarekin, gaixotasun hori ezagutzera emateko eta gizarteak nahi duen enpresa izateko helburua betetzen jarraitzeko. Mercadonak egunero erakusten du glutenarekiko intolerantziak edo glutenarekin zerikusia duten janari-alergiak dituzten “Nagusi”ekin (bezeroekin) duen kompromisoa.

Gaur egun, Mercadonak Hacendado markako glutenik gabeko 1.550 produktu baino gehiago eskaintzen ditu; urtetik urtera gehiago, gainera. Bezero zeliakoek erraz aurkitu dezakete produktu-aukera hori, glutenik gabeko marka propioko produktu gehienek hori adierazten duen logoa baitute.

Kolektibo horren kezken berri zuzenean jakiteko (produktuak aukeratzeko giltza da hori) eta haien premiei erantzuteko konpromisoari eusteko, Mercadonak 23 urte daramatza zeliakoak ordezkatzen dituzten elkarteekin elkarlanean. Elkarteak erkidegoetakoak eta estatukoak dira, besteak beste: Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa (FACE), Kataluniako Zeliakoak (SMAP), Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorrak diren Pertsonen Elkartea (ACSG) eta Elikagaiei eta Latexari Alergia dioten Pertsonen Espainiako Elkartea (AEPNAA).

Haiekin, eta elkarrizketari eta lankidetzari esker, konpainiak prestakuntza- eta informazio-ekintzetan parte hartzen du, gaixotasun zeliakoa gizartean hobeto ezagutu dadin laguntzeko. Hona hemen partaidetza horren zenbait adibide:

  • Ipuinak eta kontsultarako gidak editatzea, zeliakoen kolektiboa hobeto ezagutzen laguntzeko eta, era horretan, kolektibo horren premiei hobeto erantzuteko.
  • Elkarteek antolatutako baterako berrikuntzako, prestakuntza-lantegietako eta jardunaldietako saioetan parte hartzea.  

Infografia gaztelaniaz

Día del Celíaco. Cada día en Mercadona

Zeliakia: biztanleriaren % 2, inplikazioa % 100

Mercadona zeliakoen komunitatearekin engaiatuta dago, eta glutenik gabeko askotariko produktuak eskaintzeko lan egiten jarraitzen du, lelo honekin: kalitate gorena eskaintzea beti, ahalik eta merkeen.

Bideoa gaztelaniaz

Glutenik gabeko produktu-aukera horri eusteko, Mercadonak 200 hornitzaile espezialista baino gehiago ditu. Hornitzaileek produktu horiek prestatzen eta hobetzen lan egiten dute egunero. Gainera, beren elikagaiak ikuspegi organoleptikotik kalitatezkoak eta seguruak direla eta ahalik eta konposizio nutrizional orekatuena dutela ziurtatzen dute. Horrez gain, ingurumena ere errespetatzen dute.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuak

Jakin ezazu gehiago glutenik gabeko Hacendado produktuez, zenbait errezeta prestatzeko.