2019ko udal hauteskundeak

Josu Amilibiak adunar gehiengoaren babesa jaso du

Aiurri 2019ko mai. 26a, 21:14

Botoa eman duten 260 herritarretik, Adunako EH Bilduk 230 boto eskuratu ditu. Garaipen argia, beraz, Josu Amilibiarentzat. EH Bildurena izan da aurkeztu den hautagaitza bakarra.

Josu Amilibiaren balorazioa:

"Gure balorazioa oso ona da. 230 boto lortu ditugu Adunan, orain dela lau urte baino 25 boto gehiago. Nahiz eta hautagaitza bakarra izan, legealdiro boto gehiago lortzen ari gara eta 260 bototik 230 lortzean herritarren babes handia eduki dugulakoan gaude. Orain aurrera eta oso pozik".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!