Alberto Aceroko orubea garbitzeko lanak datozen egunetan bukatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko ira. 28a, 19:12

Laudioberri enpresa da denbora luzez erabili gabe izan den gune horren jabea. Enpresak bertan eraikuntzarik egiten ez duen bitartean, erabilera publikoa izan dezan uztailean Udalarekin akordio batera iritsi eta orubea utzi zion. 

Laudioberri enpresa da denbora luzez erabili gabe izan den gune horren jabea. Enpresak bertan eraikuntzarik egiten ez duen bitartean, erabilera publikoa izan dezan uztailean Udalarekin akordio batera iritsi eta orubea utzi zion. 

Udalak eta Laudioberrik egindako akordioaren arabera, enpresaren eskuetan geratzen zen bertan zegoen horma botatzea eta gunea garbitzea. Laudioko Udalak, bere aldetik, 50.000 euroko aurrekontua du orubea aisialdirako gune bihurtzeko. Lorategiak eta eserlekuak jarriko dira, hiri-altzari eramangarriak aukeratuz etorkizunean herriko beste gune batzuetan erabili ahal izateko.

Alberto Acero plazatik gertuen dagoen zatia da asialdirako gune erabiliko dena, Nerbioi kaletik hurbilen dagoena, aldiz, itxi egingo da. 

Garbiketa lanak datozen egunetan bukatuko ditu Laudioberrik. Jarraian Udalak hainbat enpresarekin harremanetan jarriko da aisialdi gune berria eraikitzeko aurrekontua eskatu eta proiektua abiarazteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide