Amaiera





Hauek izan dira nire hausnarketak. Tertulia eta bideo guzti hauek oso interesgarriak iruditu
zaizkit, baina niri batzuk beste batzuk baino errazagoak egin zaizkit, gehien gustatu 
zaizkidanak izan dira: Konfiantzaren Pedagogia lehenengo postuan eta gero
Superman itxaroten, Loczy eta Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala 
eta preofesionala.

- Konfiantzaren pedagogia: oso pedagogia interesgarria iruditzen zait, gainera
bideoa ikustean nolabaiteko lasaitasuna eta askatasuna eman dit, bertatik transmititzen 
duten giroa konfiantzazkoa delako eta hori oso garrantzitsua da nire ustez.

- Superman itxaroten: bideoaren hausnarketa jarri dut, oso gogorra iruditzen
zaidalako leku batzuetan ez izatea denok aukera berdinak ikasteko, eta pentsatzen jarri nau
zelako zortea dudan nik eta nire ingurukoek ikasketa batzuk izatearen pribilegioa daukagulako,
zorionekoak gara.

- Loczy: ikusten delako eskola ohietan oso kontuan izaten dituztela haurrak, eta hori
ere oso garrantzitsua da gure lanbiderako, haurrak ez badaude zoriontsu zerbait ez gaude 
ondo egiten.

- Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala: uste 
dudalako oso garrantzitsua dela izatea kontuan emozioak eta sentimenduak. Bai haurrenak, 
haurra nola dagoen jakiteko eta laguntzeko eta bai gureak, ez badauzkagu gure emozioak eta 
sentimenduak ondo gauzak normalean ezin direlako ondo atera.

Espero dut blogean idatzitakoa gustatu izana eta laguntzea zalantza batzuetan edo hausnarketa
egiten jarri bazaizue. Nik bideo edo tertuliak eman ditugunean pentsatzen jarri dit, adibidez…
Zergatik ez dauzkagu guztiok eskubide berdinak ikasteko? Zergatik askotan kexatzen gara eta
dauzkagun aukerak desaprobetzatzen ditugu? 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Konfiantzaren Pedagogia

Emozioak, sentimenduak eta irakasle nortasun pertsonala eta profesionala